Bitxikeriak -

Olinpiar Jokoetan nahi dute

Ardiei ilea moztea modalitate olinpiko izatea nahi du Zeelanda Berriak

Gizonezkoen mundu mailako errekorra zortzi ordutan 749 ardiri ilea moztea da. Emakumezkoetan, ordea, zortzi ordutan 507 ardiri ilea moztea da errekorra.

Ardiei ilea moztea Joko Olinpikoetara eraman nahi dute. Argazkia: EITB
Ardiei ilea moztea Joko Olinpikoetara eraman nahi dute. Argazkia: EITB
Ardiei ilea moztea Joko Olinpikoetara eraman nahi dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeelanda Berriko baserritarren elkarteak ardiei ilea moztea kirol modalitate izatea eskatu du eta nazioarteko probetan, Olinpiar Jokoetan esaterako, kontuan hartzea nahi dute.

Jeanette Maxwell Zeelanda Berriko baserritarren elkarteko bozeramaileak ardiei ilea moztea nazioartean kirol gisa onartzeko eskatu du, Commonwealtheko jokoetan, eta Olinpiar Jokoetan, erakusketa-proba bilakatu daitekeelako.

"Proba hau eskatzen duen esfortzu fisikoaren adierazgarri litzateke", esan du Maxwellek.

Bi hilabete barru, uharteko iparraldeko Masterton hirian ardiei ilea mozteko munduko txapelketa egingo dute. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak zortzi ordutan 700 ardiri moztu beharko dio ilea.

Munduko errekorra Ivan Scott irlandarrak du: zortzi ordutan 749 ardiri moztu zion ilea. Emakumezkoetan, ordea, Kerri-Jo Huia zeelandaberritarrak du errekorra; denbora berean, 507 ardiri moztu zion ilea.

Zeelanda Berrian, 4,4 milioi biztanle bizi dira eta 40 milioi ardi daude. Animalia horiek haztea eta horien haragia ustiatzea jarduera ekonomiko oso garrantzitsua da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea