Bitxikeriak -
Arautegi berria
Hollywoodeko porno izarrek kondoia erabili beharko dute
Los Angeles-en onartu duten arautegi berriak kalte larria egingo dio pornoaren sektoreari.
Erredakzioa
Los Angeles-eko hautetsiek arautegi berri bat onartu dute gaur, porno-zinea egiten duten aktoreei kondoia janzten behartzeko helburuarekin. Xede nagusia, HIESaren kutsadura murriztea da, agintarien hitzetan.
Hautetsien gehiengo zabal batek arautegiaren alde bozkatu du (10etik 9k). AEBetan, San Fernando bailaran ekoizten da porno gehien, Los Angelesetik oso gertu.
HIESaren aurkako elkarte batek sustatuko neurria izan da gaur onartu dutena. Gai honen inguruan erreferedum bat egin nahi zutela iragarri zutenean, Los Angeleseko udal taldeak ekimena eztabaidatzeari ekin zion.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea