Bitxikeriak -
Teknikariek jaso dute
Granada bat saldu dute pataten artean Chiclanako fruita denda batean
II. Mundu Gerrako lehergailua Frantzia eta Belgika arteko mugatik ekarri dute. Lehergailu teknikariak jaso eta aztertzen ari dira.
Chiclana de la Fronterako (Cadiz) bezero batek ezustekoa hartu du etxeko otarra zabaltzean. Bezeroak esku granada bat aurkitu du herriko fruita denda batean erositako patata kiloaren artean. Zantzu guztien arabera, lehergailua II Mundu Gerra garaikoa da. Izan ere, bataila ugari pairatu zituen Frantzia eta Belgika arteko muga partetik ekarri dituzte patatak.
Goardia Zibilaren arabera, anana itxurako esku granada harri bihurtuta zegoen eta patata baten itxura guztia zeukan. Zantzuen arabera, lehergailua II Mundu Gerra garaikoa da. 1939 eta 1945 artean lursailak dauden lekuan hainbat bataila izan ziren.
Jazoera astelehenean gertatu zen Huerta del Rosario kalean. Goardia Zibileko talde bat hurbildu zen gertakarien lekura eta, ondoren, lehergailu teknikariak abisatu zituzten. Teknikariek beren instalazioetara eraman zuten lehergailua azteretu ahal izateko.