Bitxikeriak -
Terapeutekin batera egindakoa
Talde britaniar batek 'munduko abestirik erlaxanteena' sortu du
'Weighless' abestiaren eragina hainbestekoa omen da, zientzialariek gidariei autoan ez entzuteko eskatu dietela.
Erredakzioa
Manchesterreko hirukote batek "munduko abestirik erlaxanteena" sortu duela iragarri du, musikan adituak diren terapeuten laguntzarekin. Eragina hain handia omen da, "Wighles" gidatzen ari garen bitartean ez entzuteko gomendioa egin dutela zientzialariek.
Daily Telegraph egunkariaren arabera, Marconi Union hirukotea, Manchesterrekoa, musikan adituak diren terapeutekin elkarlanean aritu da arnasketa eta burmuina baretzen zuen abesti bat sortzeko.
Abestiari "Weightless" izena jarri diote eta 40 emakumezkorekin probatu dute, eta Enya, Mozart edo Coldplayren abestiak baino lasaigarriagoa dela ikusi dute. Gauzak horrela, parte-hartzaileen % 65ek abestiak antsietate maila jaitsi egiten ziola onartu zuen.
Abestiak zortzi minutu irauten ditu, eta hori garrantzitsua da, erlaxatzen hasteko "bost minutu" behar direlako gutxienez. Erlaxatzen hasteko prozesu horri "eransketa" deitzen diote.
Burrunba gozoak eta murmurioak
"Musika-noten arteko hutsunea euforia eta erosotasuna sortzeko pentsatuta dago. Doinua ez da errepikatzen, eta horrek burmuina guztiz deskonektatzea errazten du. Ausazko kolpeak daude, erlaxazioa handiagoa izateko. Bukaeran burrunba gozoak eta murmurioak sartu ditugu, kantu budisten antzekoak", azaldu du sortzaileetako batek.
Ikerketaren arabera, Weightless abesti erlaxanteenen zerrendako lehen postuan jarri dute. Horren atzean daude Airstream ("Electra"); DJ Shah ("Mellomaniac Chill Out Mix"); Enya ("Watermark"); Coldplay ("Strawberry Swing"); Barcelona ("Please Don't Go"); All Saints ("Pure Shores"); Adele ("Someone Like You"); Mozart ("Canzonetta Sull'aria"); y Cafe Del Mar ("We Can Fly").