Bitxikeriak -
Ate-joka
Durango: Xbox 720 kontsola berriaren ezkutuko izena?
Tradizioari jarraituz, sortzaileek ezizena jarri diote garatzen ari diren produktu berriari. Oraingoan, Mexikoko estatu baten eta Bizkaiko udalerri baten izena aukeratu omen dute.
Erredakzioa
Xbox 720 kontsola berria ate-joka dugu. Xbox 360aren ondorengoa izateko asmoa du, eta Microsoft etxean dagoeneko lanean daude proiektu berria kaleratzeko. Tradizioari jarraituz ezizena ere jarri diote kontsolari: Durango.
Mexikoko estatu baten eta Bizkaiko udalerri baten izena omen da Microsoft etxeko profesionalek kontsola berria izendatzeko erabiltzen dutena, hainbat webgune espezializatuk kaleratu dutenez.
Ez da lehen aldia, ordea: aurrekoetan Katana, Dolphin eta Revolution izenak erabili omen zituzten kontsola eta produktu ezagunak ezkutuan izendatzeko.
Hori bai, saltokietan ezin izango omen dugu Durango izenarekin eskatu kontsola berria, Xbox 720 izen ofizialarekin kaleratuko baitute.