Bitxikeriak -

American Airlines konpainia

AEBetako hegazkin laguntzaile 'deabrudun' batek izua eragin zuen

American Airlines konpainiako hegazkin laguntzaile batek izua sortu zuen, Texaseko aireportu batean aireratzear zegoen hegazkineko bidaiariei istripu bat izango zutela esanez.

American Airlines konpainiko hegazkin bat. Argazkia: elblogdelvuelo
American Airlines konpainiko hegazkin bat. Argazkia: elblogdelvuelo
American Airlines konpainiko hegazkin bat. Argazkia: elblogdelvuelo

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

American Airlines 2332 hegaldian gertatu zen istilua, Dallas-Forth Worth aireportuan.

Aireratzeaz zeudela, hegazkin laguntzaile bat komunikazio sistemaren bitartez oihuka hasi zen eta bidaiariei arazo teknikoak zeudela ohartarzi zien. Ondoren, deliratzen hasi eta ingelesez eta gaztelaniaz "hegazkina erori egingo da" esaten hasi zen behin eta berriz. Irailaren 11 aipatu zuen, konpainiak porrot egingo zuela eta izotzik ez zegoela oihukatu zuen.

Zoratu egin zen eta bere lankideak lasaitzen saiatu ziren arren, hegazkin laguntzailea garrasi egiten hasi zen, "Chicago Tribune"k argitaratu duen bideoan azaltzen den moduan.

"Hegazkina erortzen denean, ni ez naiz arduradun izango", oihu egiten zuen.

Hainbat bidaiarik kontatu dutenaren arabera, emakumeak sendagaiak aipatzen zituen eta nahasmendu bipolarra zuela esan zuen. "Deabruak hartuta egongo balitz bezala garrasi egiten zuen", esan zuen bidaiari batek.

Hegazkina, azkenik, Chicagoko O'Hare aireportura iritsi zen iragarritakoa baino bi ordu beranduago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea