Bitxikeriak -

Betiko bizitza, dekretuz

Herritarrei hiltzea debekatu die Italiako alkate batek

Ezohiko erabakiak badu arrazoirik: Falciano de Massico herria hilerririk gabe geratu da Carinolari anexionatuta egoteari utzita. Berria egin bitartean, alkateak heriotzak debekatzea erabaki du.

Momentuz, bi biztanlek izan dute hil eta legea hausteko 'ausardia'.
Momentuz, bi biztanlek izan dute hil eta legea hausteko 'ausardia'.
Momentuz, bi biztanlek izan dute hil eta legea hausteko 'ausardia'.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Falciano de Massico Napolitik 50 kilometrora dagoen herriko biztanleek hiltzea debekatuta dute. Hala erabaki du udalak, lege baten bitartez. Lege horren arabera, hiltzeko ausardia duenak, "ondorioei aurre egin beharko die".

Erabakia Giulio Cesare Fava alkatearen ideia izan da, herria hilerririk gabe geratu dela ikusita. 1964an herri independientea izan aurretik, Falciano de Massicok hilerria erdibana zuen Carinola udalerriarekin.

"Lurraldearen zatiketa egin zuenak akatsa egin zuen, ez baitzuen kontuan izan banaketan hilerriaren zati bat sartu behar zuela", azaldu du alkateak.

Herritarrek pozik hartu dute udalaren agindua. Hala ere, hilerri berria egiteari edo dagoena handitzeari ezinezkoa deritzote, horretarako behar adina diru ez dutelako.

Bi 'matxino'Etorkizunean, alkateak ingeniarien laguntza eskatu eta hilerria egiteko lurrik egokienak aukeratzeko asmoa du. Horrez gain, bereizi zirenetik argitzeke dituzten beste zenbait gai ere konpontzeko asmoa agertu du.

Hiltzeko debekua onartu zutenetik, bi herritarrek bakarrik izan dute hiltzeko "ausardia". Herriak, guztira, 3.700 biztanle ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea