Bitxikeriak -
Txina
Sexuaren eskolak ateak itxi ditu
Bikotekideekin zoriontsuak ez ziren emakumeei zuzenduta zeuden ikastaro gehienak eta 10.000 euroko kostua izan zezaketen. Sexua taldean praktikatzea debekatuta dago Txinan.
Erredakzioa
Helduei zuzendutako 'sexuaren eskola' bat itxi dute Txinako Canton probintzian, gaur South China Morning Post' egunkariak kaleratu duenez.
Luofu izeneko mendian dagoen granja batean zegoen eta duela bi egun itxi zuten. Agintarien arabera, eskola hori orgiak egiteko estalkia baino ez zen, eta Txinan debekatuta dago sexua taldean praktikatzea.
Eskola horren buruzagiak, Qin Mingyuanek, polizia-operazioa burutu baino lehenago ihesari eman zion, baina haren laguntzaileetako bat atzematea lortu zuten. Poliziaren arabera, ikastaroak gehienbat euren bikotekideekin zoriontsuak ez ziren emakumeei zuzenduta zeuden, "liberazio sexuala, emozionala eta espirituala lortzeko" asmoz. 21 egunetako kurtso batek, adibidez, 10.000 euro inguruko kostua zuen.