Bitxikeriak -
Washingtonen
Zerutik eroritako dirutzak autobide bateko zirkulazioa eten du AEBetan
Segurtasun indarrek eremua inguratu zuten eta tokiko hedabideen bitartez 'zorionekoek' dirua itzultzeko eskatu zuten. Inork ez du hartutako dirua bueltatu.
Erredakzioa
Billeteak eta txanponak barra-barra jausi ziren Washingtoneko autobide batetik zihoazen autoen gainean. Dirua kamioi batek zeramatzan sakuetatik atera zen eta errepidean jausi zen, zirkulazio etenda.
Gidariak autoak gelditu eta errepidera atera ziren, beste hainbat bidaiari bezala, eta lurrean zegoen dirua hartu zuten, auto batek harrapatzeko arriskuarekin. Askok eta askok eskuak txanponez gainezka zituzten.
Polizia bertara iritsi zen, baina berandu: lekua "garbi-garbi" zegoen. Eremua inguratu zuten eta tokiko hedabideen bitartez 'zorionekoek' dirua itzultzeko eskatu zuten. Inork ez du hartutako dirua bueltatu. Agenteak zain daude, oraindik... inork ez baitu dirua itzultzeko asmorik agertu. Guztira, 5.700 dolar galdu dira.
Antzeko gertakariakAEBetakoa ez da segurtasun enpresa batek dirua galtzen duen lehen aldia. Iazko abuztuan, Maastricht-etik gertu dagoen autobidean, blindatu batetik eroritako ehunka billete agertu ziren.
Bavieran, Alemanian, iazko ekainean, kamioi bateko atzeko ateak ireki ziren eta milioi bat zeramaten maleta batzuk errepidera erori ziren. Kasu hartan, zaindariak izan diren zorionekoak, dirua militar batek aurkitu eta den-dena bueltatu zuelako.