Bitxikeriak -

'Juju' erritua

Zimbabweko bortxatzaileak; semen bilatzaileak

"Semen bilatzaile" bezala ezagunak egin dira jada eta Afrikako herrialde horretako errepide bazterretan izua sorrarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zimbabwen geroz eta ohikoagoa bilakatzen ari da errepide bazterretan gizonezkoak bahitzea. Euren esperma jaso eta errituetarako erabiltzen dute.

Gizonezkoak hartu, kotxeetan sartu, drogatu eta sexua izatera behartzen dituzte.

"Semen bilatzaileen" lehen kasua 2009an eman zen jakitera bertako hedabideetan. Ordutik, Poliziak soilik 3 emakume atxilotu ditu nahiz eta kasuak ez diren eten. Hiru atxilotuek, ustez, 17 gizon bortxatu zituzten.

Baina harrigarriena, semena errituetarako erabiltzen dutela da. Zorte ona erakartzen omen du eta "juju" izeneko errituan erabiltzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea