Bitxikeriak -
David Paschalen kasuagatik
Irakasle eta ikasleen arteko sexu-harremanak legeztatu ditu Arkansasek
Elkin Goi Eskolako irakasle baten kasuak eragin du legea aldatzea eta dagoeneko, 18 urtetik gorako ikasleekin sexu-harremanak izatea legezkoa da AEBetako estatu honetan.
Erredakzioa
AEBetako Arkansas estatuko Auzitegi Gorenak irakasle eta ikasleen artean sexu harremanak izatea debekatzen zuen legea bertan behera utzi du. Hemendik aurrera, legezkoak izango dira, betiere ikasleak 18 urtetik gorakoak direnean eta harremanak bien artean adostuak izan direnean.
Legearen aldaketa David Paschalen kasuaren ondorioz egin dute. Elkin Goi Eskolako Historia eta Psikologia irakasle honi 30 urteko espetxe zigorra jarri zioten 2010 urtean, eskola bereko ikasle batekin sexua izateagatik. Justiziak, sexu-abusuak egotzi zikion.