Bitxikeriak -

Artelana

Hiztegiko hitz guztiak Google-ko irudiengatik ordezkatu dituzte

Liburuak koloretako marmolez egindako eztalkiak dauzka, eta Google-en logotipoa urre kolorez agertzen da. Barruko irudiek JPG, GIF eta PNG formatuak dituzte.

Hiztegiak marmolezko eztaldiak ditu.
Google hiztegia | Hiztegiko hitzak Google-ko irudiengatik ordezkatuta
Hiztegiak marmolezko eztaldiak ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ben West eta Heyes Felix Londreseko bi disenatzaileek ingeleseko hiztegi baten hitz guztiak irudiengatik ordezkatu dituzte. Googlen hitz bakoitza sartu eta ateratzen den lehen irudia aukeratuz egin dute hiztegia.

Emaitza "artelana" da, eta ez dute kopiatuko ezta salduko ere egileen eskubideak urratuko lituzketelako. Liburuak 1.240 orrialde ditu, eta 21.000 irudi ohiko ingeles hiztegi batean agertzen den irudi bakoitzeko, Huffington Post egunkariaren arabera.

Ohiko hiztegiaren irudikapen bisuala egitea lortu dute bi disenatzaileek. Horretarako irudiak JPG, GIF eta PNG formatuetan erabili dituzte.

Liburua marmolezko oinarri baten gainean jarri dute ikusgai, koloretako marmolez egindako eztalkiak dauzka, eta Google-en logotipoa urre kolorez agertzen da.

Irabazi asmorik gabekoa

Hiztegia ez dute erregistratu, "artelana" delako eta irabaziak lortzeko eta egileen eskubideak urratzeko asmorik ez dutelako. Ben eta Heyesen arabera, euren asmoa munduak egun bizi duen egoera dokumentzatzea zen, Googleko irudiak oinarri hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea