Bitxikeriak -
Enkantea, Finlandian
96.500 euro ordaindu dituzte xanpain zaharrenaren 8 botilagatik
Bere garaian, erosle batek 15.000 euro ordaindu zituen ardo apartsu horren botila batengatik. Veuve Cliquot etxeak egin zuen 1825 eta 1830 artean.
Erredakzioa
Pertsona batek 96.500 euro ordaindu ditu munduko xanpain zaharrenaren zortzi botila erosteko, Finlandiako Aland eskualdean egindako enkante batean.
Behin, gizon batek 15.000 euro ordaindu zituen ardo apartsu horren botila batengatik. Veuve Cliquot etxekoa da, eta duela ia bi mende egin zen.
Urpekari batzuek aurkitu zituzten xanpain botilak, 145 hain zuzen ere, 2010eko uztailean, Itsaso Baltikoaren hondoan. 1825 eta 1830 artean hondoratu zen itsasontzi baten hondakinen artean zeuden.
Aland eskualdeko Gobernua da xanpainaren jabea, eta bozeramaile batek azaldu duenez, botilak egoera onean mantendu dira itsaso azpiko tenperatura baxuarengatik eta iluntasunagatik.