Bitxikeriak -
Brasil
4.000 dolarreko urrezko bibragailu bat lapurtu dute
Poliziak azaldu duenez, lapurra arma bat zuela sartu zen dendan eta, saltzailea lotu ostean, bibragailua ostu zuen. Zoritxarrez, kargagailua eramatea ahaztu zuen.
Erredakzioa
Lapur batek 18 kilateko urrezko bibragailu bat ostu du, Brasileko sex-shop batean. Luxuzko jostailu sexualak 4.000 dolarreko prezioa du.
Poliziak azaldu duenez, lapurra arma bat zuela sartu zen dendan eta, saltzailea lotu ostean, bibragailua ostu zuen. Zoritxarrez, kargagailua eramatea ahaztu zuen.
Dendaren jabeak bibragailua Suedian egina dagoela eta barrutik altzairu herdoilgaitzezkoa dela azaldu du. Horregatik, lapurrarentzat ez da erraza izango urrezko kapa kentzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea