Bitxikeriak -

Asmakizuna

Billabonatar batek bakarrik egiten den ohea sortu du

Ohe adimenduna elektrizitatez dabil, baina "oso gutxi gastatzen du". Horren sortzailearen esanetan, "12 volteko motorrak erabiliz dabil".

Ohe adimendunaren erakusketa bideoaren irudia. Argazkia: YouTube
Ohe adimendunaren erakusketa bideoaren irudia. Argazkia: YouTube
Bakarrik egiten den ohea asmatu duen billabonatarrarekin izan da EITB

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ascencio Zubeldia Jauregui Villabonako 56 urteko asmatzaileak 50 segundotan bera bakarrik egiten den ohea sortu du. Asmakizunari "Ohea" izena jarri dio.

Hamabi urtetan aritu da Zubeldia asmakizun horretan lanean. "Ohe hau nire aisialdian egin dut, nire zaletasuna da; izan ere, enpresa batean hamar ordu lan egiten ditut tornu fresatzaile batekin".

Billabonatarra bere asmakizuna finantzatzeko enpresari baten bila dabil. "Orain, prototipo bat besterik ez da. Ideia asko ditut, baina ezin ditut garatu", esan du Zubeldiak.

"Ohea" (oheko arropa barne) ordaintzeko 1.500 euro erabili ditu, baina "prezioa jaisteko eta erosle gehiagorengana iristeko" laguntza behar du.

Funtzionamendua

"Ohea" martxan jartzeko bi modu daude. Eskuzko moduan, urrutiko kontrolagailuan martxan jartzeko botoia sakatuta, ohea luzatu eta azpiko maindirea, ohazal nordikoa eta burko-azala euren lekuan jartzen hasiko dira. Modu automatikoa erabiliz gero, berriz, bertatik altxatu eta hiru segundora, modu ordenatuan luzatuko du oheko arropa guztia.

Ohe adimenduna elektrizitatez dabil, baina "oso gutxi gastatzen du". Horren sortzailearen esanetan, "12 volteko motorrak erabiliz dabil".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea