Bitxikeriak -

Kanpaina, Europan

Takoiak eta minigonak, emakumeak zientzialari egiteko?

Europako Batzordeak 'Science:It's a girl thing' (Zientzia, emakumeen gauza) kanpainia abian jarri eta gutxira bideo bat erretiratu behar izan du, herritarrek edukia sexistatzat hartu dutelako.

Erabiltzaileek kritika gogorrak egin dizkiote bideoari. EITB.
Bideo polemikoa egin du Europak, emakumeak zientziara erakartzeko

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteartean, ekainak 19, Europako Batzordeak abian jarri zuen emakumezkoen artean zientzialari izateko bokazioa pizteko kanpaina. Ordu batzuk geroako, #CientificasConTacones hastag-a Trending Topic zen Twiterren. Arrazoia? Kanpainako bideo baten edukia: takoidun eta minigonadun emakumeak, eta ezpainetako barra eta makillaje-tresna ugari.

Twitterren eta Facebooken iruzkin ugari agertu ziren bideoak ematen zuen irudi sexista salatzeko. Are gehiago, bideoa bera Europako Batzordeak egina zela jakinda, diru publikoa erabilita.

Eztabaida gori-gori zegoela, Europako Batzordeak bideoaren alde egin zuen "emakumeen arreta bereganatzeko emakumeen hizkuntza" erabiltzen zuela argudiatuta. Bideoa "dibertigarria eta erakagarria" izatea nahi zuten, eta helburua emakume gazteenengana iristea zen.

"Edozein pertsonari kanpaina osatzen duten gainontzeko bideoak ikusteko gonbitea egiten diot, zientzialari lanetan ari diren emakumezkoen testigantza jasotzen dute", esan zuen Europako bozeramaile batek. Hala ere, azalpenek ez zuten kritika mordoa baretu, eta Europako Batzordeak bideoa erretiratu zuen.

Europak ikerlariak behar dituBatzordearen datuen arabera, Europar Batasunak milioi bat ikerlari beharko ditu 2020 urtera arte.

Emakume gazteak Europako ikasleen erdia baino gehiago dira, eta doktoretzen % 45 lortzen dituzte. Hala ere, ikerlarien artean, herena baino ez dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea