Bitxikeriak -
BRASILEN
Adineko emakume armadun bat banku batera sartu da 25 dolar exijitzera
Poliziak 73 urteko emakumezkoa atxilotu eta berehala aske utzi du 315 dolarreko bermea ordaindu eta gero.
Erredakzioa
Irakasle erretiratu bat pistola batekin Sao Jose de Rio Preto hiriko banku batera sartu zen astezkenean, aurreko egunean dirua ateratzerakoan zor zizkioten 50 errealak (25 bat dolar) exijitzeko.
Janet Benfatti kargatutako errebolber batekin bat-batean sartu zen Itau Bankuko sukurtsalera eta asteartean berarekin izandako kutxazainagatik galdetu zuen. Egun horretan lanik egiten ez zuenez, bankuko gerentea mehatxatu zuen pistolarekin.
"Arratsaldean etxera iritsi nintzenean nabaritu nuen dirua falta zitzaidala, eta gaur kutxazainak lan egiten ez zuenez, gerenteari arma erakutsi eta falta zen dirua eskatu diot" adierazi du andreak. Guztira, asteartean, 500 erreal atera zituen (250 bat dolar).
Aske utzi dute Bankuko gerenteak Poliziari deitu zion, Benfattiri eskatzen zuen dirua eman eta gero. Minutu batzuk geroago, emakumea aurkitu zuten gidatzen zuen autoaren matrikulari esker.
73 urteko emakumea atxilotu eta handik gutxira aske utzi zuten, 630 errealeko (315 bat dolar) bermea ordainduta. Azkenean, berreskuratu nahi zuen diru kopurua baino 13 aldiz gehiago ordaindu behar izan du.