Bitxikeriak -
Guiness liburuko errekorra
Indiako gizon batek 500 bandera ditu tatuatuta
Guinness Rishi "bandera gizona" ezizenaz ezaguna da, eta 500 bandera baino gehiago ditu gorputzean tatuatuta Gainera, 70 urteko indiar honek beste 21 marka hautsi ditu.
Erredakzioa
"199 herrialdetako banderak tatuatu ditut nire gorputzean, 12 koloretan, eta horietako batzuk 3 edo 4 aldiz tatuatu ditut. Guztira, 500 bandera baino gehiago, 185 herrialdetako mapa eta, beste batzuen artean, 'Terrorismoaren aurka borroka egin dezagun' leloa osatzen duten 3.085 karaktere ditut", azaldu du.
Guinness Rishi New Delhi iparraldean bizi da, logela bakarreko etxebizitza txiki batean eta "Errekorraren Jainkoren" omenez egindako txokoa du.
Goiko pisuan, hautsi dituen markak erakusten dituzten diplomak, beste irabazle batzuen eskulturak eta bere buruaren busto bat ere baditu.
1991n, lehen errekorra lortu zuenean, Har Prakash Rishik izena aldatu eta Guinness Rishi izendatu zuen bere burua.
Rishik (70 urte), besteak beste, pizza bat New Delhitik San Franciscora eramateagatik, Koran libururik txikiena izateagatik, testamentu luzeena egiteagatik (498 orrialde) eta oin berean 99 galtzerdi jartzeagatik da ezaguna.