Bitxikeriak -
Leioa
73 urteko emakume bat atxilotu dute 10.000 euro bitxietan osteagatik
Emakumeak etxebizitzan lan egin izan du; hori dela eta, sartzeko giltzak zituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 73 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, osteguna 9, Leioan (Bizkaia) lan egin ohi zuen etxebizitzan -ateko giltzak zituen- hainbat bitxi lapurtzeagatik eta, ondoren, urrea sal-erosteko denda batean 10.000 euroren truke saltzeagatik.
Poliziak zabaldu duenez, abuztuko lehenengo egunetan jakin zuen hainbat egunetan zalantzazko jatorrizko bitxiak urrea saldu eta erosteko denda batean saldu zituztela eta, guztira, 10.000 eurotik gora balio zutela.
Bitxiak aztertu eta gero, ikertzaileek jabeak topatu zituzten eta haiek baieztatu zuten lapurtuak izan zirela.
Horrezkero, saldu zituen pertsona atzemateko ikerketa bat abiatu zuten eta, horrela, jakin izan zuten aurretik familiarentzat lan egin zuen emakume bat izan zela bitxiak saldu zituena, horregatik zituen etxebizitzako giltzak.
Gauzak horrela, atzo, osteguna, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzako zenbait agente emakumearen etxebizitzan agertu eta, emakumeak delitua onartu eta gero, atxilo eraman zuten.