Bitxikeriak -

AEBetan

50.000 dolarreko isuna, haur txiroak elikatzea leporatuta

Philadelphiako Udalak emakumezko bat zigortu du hainbat hilabetez ume txiroei janaria emateagatik. Dirudienez, herrialde honetan debekatuta dago janaria banatzea.

Emakumeak astean 60 ume elikatu zituen. Argazkia: EFE
Emakumeak astean 60 ume elikatu zituen. Argazkia: EFE
Emakumeak astean 60 ume elikatu zituen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Philadelphiako Udalak 50.000 dolarreko isuna ezarri dio emakumezko bati ume txiroei janaria ematea egotzita, RT webguneak jakitera eman duenez. Emakumeak bazkalondo bat antolatu zuen etxeko garajean eta astean bost egunetan 60 ume elikatu zituen.

Philapelphiako Elizbarrutiak ekimen hau babestu ohi zuen, programa kontrolatzen zuelako eta emakumeari janaria eskaintzen ziolako. Hala ere, ekimenaren berri jakitean, alkateak bi aukera eskaini dio emakumezkoari: janaria banatzeko baimena lortzea (1.000 dolarreko kostua duena) edo isuna ordaintzea.

Agintariek diotenez, emakumeak Legea urratu du, bertan janaria banatzea debekatuta dagoelako. Tokiko hainbat komunikabidek gertatutakoa jazo dutenez, emakumezkoak ez du izango azkenean isuna ordaintzeko beharrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea