Bitxikeriak -

Arroz-soro batean zegoen

Kobra bat haginkadaz hil du nepaldar batek, erasoa jaso ostean

"Aginkada jasotzean haserretu egin nintzen. Orduan sugea harrapatu nuen eta aginkadak eman nizkion, hil zen arte. Berak niri emandako tratu bera eman nahi nion", esan du nepaldarrak.

Kobra zuriak izaera erasokorra du.
Nepal sugea heriotza | Nepaldar batek suge bat hil du, haginkadaz
Kobra zuriak izaera erasokorra du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Medikuek alta eman diote kobra bat haginkadaz hil zuen nekazariari. Gizonak animaliaren haginkada hartu zuen eta, haserre bizian, haginkadaz hil zuen, Nepaleko Poliziaren arabera.

Mohammad Salamudin Miya, 40 urtekoa, arroz-soroa ereiten ari zen, asteartean, Badauda udalerrian (Nepaleko eskialdean), kobra zuriak haginka egin zionean. Mendekua hartzeko, animalia haginkadaz hil zuen.

"Aginkada jasotzean haserretu egin nintzen. Orduan sugea harrapatu nuen eta aginkadak eman nizkion, hil zen arte. Berak niri emandako tratu bera eman nahi nion", esan du nepaldarrak.

"Sugea makilakadaz hil nezkaeen, baina haginkadaz hiltzea erabaki nuen amorruak bultzatuta, eta narrastiak haginkadaz hiltzean pozoiari inmune bihurtzen zarela dioen sinesmenari jarraituta", esan du baserritarrak.

Zauria

Gertaeraren ostean, Miya etxera bueltatu zen, baina biharamunean ospitalera joan zen ingurukoen gomendioari kasu eginda, eta ospitalean bi gau eman ditu, Durga Khatri sargentuak aditzera emandakoaren arabera.

Annapurna Post egunkariak aipatutako mediku baten hitzetan, medikuek kobraren agin bakar baten aztarna aurkitu zuten baserritarraren hankan, eta horri ezker, zauriak ez du gizona hil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea