Bitxikeriak -
Lasartekoa
Lasarteko familia baten zakurra Salamancan galdu eta Huelvan agertu da
Txakurraren jabea Lasarteko familia bat da eta hainbat kartel jarri zituzten txakurra galdu zela ohartaraziz. Gainera, saria eskaintzen zuten aurkitzen zuenarentzat.
Erredakzioa
Gipuzkoako familia batek txakur bat galdu zuen lehengo astean Salamancako Ciudad Rodrigo hirian, uda pasatzen duten tokian, eta gaur Huelvako albaitari baten deia jaso dute txakurra ongi dagoela jakinaraziz.
Txakurraren jabeetako batek, Maria Jose Apariciok (Salamancakoa da izatez baina Lasarten bizi da), esan duenez, txakurra bederatzi hilabeteko bitxon maltatar bat da, eta euren etxeko baratzean zegoela desagertu zen.
Ciudad Rodrigon uda pasatzen duen Huelvako bikote batek aurkitu zuen errepidean eta hartu egin zuen. Huelvara iritsitakoan, albaitariarengana eraman zuten eta txakurraren txipari esker norena zen jakitea lortu zuten.
Bost egunez galduta egon ostean, Lasarteko familiak txakurra berreskuratu du. Hainbat kartel jarri zituzten eta saria eskaintzen zuten, gainera, aurkitzen zuenarentzat.