Bitxikeriak -
Asmakuntza
Iritsi al daiteke Lurretik Ilargira igogailu batean?
Zientzialari errusiar batek Lurretik Ilargira joateko igogailu bat egitea proposatu du zamen garraioaren prezioak jaisteko.
Erredakzioa
Alexander Bagrov Errusiako Astronomia Institutuko zientzialariak karbonozko nano-hodien bitartez eginiko kable batekin zama Lurretik Ilargira garraiatzea ahalbidetzeko igogailu bat egitea proposatu du. Horren iritziz, "espazio-ontzien ordez garraioaren prezioa gutxitzeko egin daitekeen aukera bakarra da".
Lur-azpiko baliabide naturalak ustiatzeko zama Ilargitik Lurrera eramateko garraiobidearentzat "gakoa" dela azaldu du, eta nanoteknologiari esker egin daitekeela esan du.
"400.000 kilometroko kable bidezko igogailu bat egin daiteke. Garrantzitsuena, azaleraraino ez iristea da, 50 kilometrora gelditzea baizik", esan du Bagrovek, eman duen hitzaldian.
Proposamenaren berri eman duenean, igogailua jaitsi edo igotzeko, oso arina izan behar duela azaldu du, baina aldi berean, altzairua baino gogorragoa behar du. Zientzialariaren iritziz, kablea milimetro bateko diametroa duten karbonozko nano-hodien bitartez egin daiteke. Horrela, ikaragarri luzea izan arren, 20 tonako pisua bakarrik izango luke.
Prozesuaren inguruan, "Lurretik igogailura zama eramateko, kohete arinak erabili daitezkeela esan du. Ilargitik etorriko litzatekeen karga, ordea, paraxut bitartez".
Zientzialariaren kalkuluen arabera, bost tonako zamak eraman ahal izango lituzke, eta joateko edo etortzeko, igogailuak hilabete beharko luke.