Bitxikeriak -
Polemika
Ikeak emakumeak kendu ditu Saudi Arabian banatutako katalogoetatik
Ulrika Englesson Ikeako bozeramaile batek “arazo” hori izan dela nabarmendu du, eta Saudi Arabiako banaketarekin kontaktuan daudela gaineratu du.
Erredakzioa
Ikea Suediako denda garrantzitsuak emakume guztiak Saudi Arabian banatutako katalogo guztietatik ezabatu ditu, enpresak jakitera eman duenez, Suediako komunikabideetan azaldutako salaketen ostean.
“arazo”Englessonek azaldu duenez, merkatu berri batean sartzean, oreka bilatu beharra dute horren balioen, kulturaren eta bertako legediaren artean, “ezberdinak izan daitezkeelako”.
Emakumeak Ikeako "katalogoen errealitatetik ezabatzea” kritikatu du Ewa Bjorling Suediako Merkataritza ministroak.
“Saudi Arabiak emakumeak ikusi ahal izatea, horiekin hitz egitea edota lan egin ahal izatea debekatzen badu, euren gaitasun intelektualaren erdia galtzen ari dira”, adierazi du.
Ikeak hiru denda ditu Saudi Arabian, eta, azaldu duenez, azken bost urteotan urteko “bi zifra” igo da. Saudi Arabiak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bereizketa zorrotza egiten du. Emakumeek ezin dute gidatu, ezta kalera belorik gabe irten ere, besteak beste.