Bitxikeriak -
Errusian
Txakur batek hildako laguna zaindu du astebetez
Txakurra auto-istripu batean hil zen Errusiako Filippovka herrian, eta beste txakurra astebetez bere ondoan egon da.
Erredakzioa
Hildako txakur bat zaintzen egon da beste txakur bat astebetez, Errusian, Filippovka herrian, Parm eskualdean.
Txakurra auto-istripu batean hil zen, eta bere lagunak, errepidetik atera eta astebetez zaindu zuen. Bizilagunek kontatu dutenaren arabera, "hildako txakurra besarkatuz egon da, berotasuna emateko, noiz berpiztuko zain".
Bizilagunek Romeo eta Julieta deitu diete eta hildako txakurraren gorpua lurperatzeko hartzen saiatu diren arren, lagunak ez du inor hurbiltzen uzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea