Bitxikeriak -

Komikiak

Superman blogari egin da

Clark Kentek 'Daily Planet' egunkaria utziko du, 70 urteren ostean.

Supermanen lehen komikia (1938)
Supermanen lehen komikia (1938)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteren ostean, Clark Kentek (Superman) Daily Planet egunkaria utzi, eta freelance edo blogari lanetan arituko da hurrengo komikietatik aurrera, USA Today egunkariak aurreratu duenez.

"The New 52" komiki-sortaren baitan Supermanen istorioak egiten dituen pertsonak, Scott Lobdellek, egunkari horretan azaldu duenez, Clark Kent egunkarietako nagusiekin nazkatuta dago, eta Metropoliko egunkari garrantzitsuenaren irizpide berriekin ez dago ados, gero eta entretenimendu gehiago baitu.

"Superman munduko pertsona boteretsuena da, baina, zenbat denbora iraun dezake mahai aurrean eserita, nagusiak axolagabe bat izango balitz bezala tratatzen?", galdetu du Lobdellek.

Hori horrela, Clark Kenten etorkizuna Internet izan liteke: "Ez dut uste inon enplegua eskatuko duenik. Seguru aski, hurrengo Huffington Post egunkaria sortuko du".

Clark Kent hasieratik izan da Daily Planet egunkarian lan egiten, hau da, 1938an Supermanen lehen komikia publikatu zutenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea