Bitxikeriak -
Indian
'Ala' hitza idatzita duen ahuntza salgai, 207.000 dolarren truke
Ahuntzaren jabea, 37 urteko Indiako gizon bat, ziur dago Sakrifizioaren Festa dela eta, 200.000 dolarretik gora lortuko dituela.
Erredakzioa
Islam Bhati Indiako Rajasthan estatuan bizi den 37 urteko gizonezkoak bere ahuntza salgai jarri du 207.000 dolarren truke. Animaliak 2 urte ditu eta ilajean "Ala" hitza arabiarrez idatzita du. Beste aldean, ilargi erdi bat eta izar bat ditu.
"Erosi eta berehala ikusi nuen eta sakratua zela konturatu nintzen. Miraria da eta semea balitz bezala zaindu dugu. Zentzuduna da 200.000 dolarretik gora eskatzea horrelako animalia batengatik", adierazi du Bhatik.
Interneten jarri du iragarkia eta hainbat eskaintza jaso dituela esan du, baina gehienez 47.000 dolar emateko prest azaldu dira. Hala ere, jabeak denak errefusatu ditu eta bere helburua lortuko duela uste du. Egun hauetan musulmanak Sakrifizioaren Festa ospatzen ari dia eta arkumearen sakrifizioa da festaren une garrantzitsuena. Horregatik, saltzea lortuko duela uste du.