Bitxikeriak -

42 argi-urtera

Lurraren antzeko planeta erraldoi bat aurkitu dute

Lurra baino zazpi bider handiagoa da, eta, astronomoen arabera, baliteke ur likidoa eta bizia izateko atmosfera egokia izatea.

Discoverytik hartutako Lurraren irudia. Argazkia: NASA
Discoverytik hartutako Lurraren irudia. Argazkia: NASA
Discoverytik hartutako Lurraren irudia. Argazkia: NASA

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astronomo talde batek Lurraren antzeko planeta erraldoi bat aurkitu du, eta, bertako klima dela eta, baliteke bizia izateko egokia izatea. Izar baten inguruan dago orbitan, eta sei planetak osatzen duten sistema baten parte da.

“Superlur” berria (HD 40307g izena jarri diote) Lurretik 42 argi-urtera dago, Lurra baino zazpi bider handiagoa da, eta Lurrak Eguzkiaren inguruan duen orbitaren antzekoa duenez, antzeko energia jasotzen du. Astronomoen arabera,

“Honelako aurkikuntzak benetan zirraragarriak dira, eta hurrengo belaunaldiko teleskopioez Lurretik zein espaziotik ikertzeko aproposak izango dira”, adierazi du Mikko Tuomi ikertzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea