Bitxikeriak -
Iskanbila
Londreseko Dorreko giltzak lapurtu dituzte
Kanpotar batek Britainia Handiko Koroaren bitxiak gordetzen diren dorre historikoko hainbat giltza lapurtu zituen. Halere, pieza horiek ez ziren inoiz arriskuan egon.
Erredakzioa
Kanpotar batek Britainia Handiko Koroaren bitxiak gordetzen diren dorre historikoko hainbat giltza lapurtu zituen. Halere, pieza horiek ez ziren inoiz arriskuan egon, Scotland Yard astelehen honetan azaldu duenez.
Giltzak azaroaren 6an lapurtu zituzten, eta zubi altxagarriei, konferentziako salei eta Torreko jatetxe bati dagozkie, gotorlekua kudeatzen duen Erregeen Jauregi Historikoen Elkarteak esan duenez.
Segurtasunaz arduratzen den jagolearen garitan hartu zituen giltzak arotzak, ondorioz, “berehala” sarrailak aldatu behar izan zituzten. Londreseko Dorreko segurtasun arduradunen ustez, Britainia Handiko lekurik bisitatuenetako bat da.
Halere, giltza horiekin kokalekuko gunerik baliotsuenetara “inolaz ere” sartzen ez dutela uzten nabarmendu zuten. Besteak beste, Isabel II erreginak bitxiak gordetzen dituen lekua, ez zela “inoiz arriskuan egon” gaineratu dute.
Scotland Yardek dagoeneko ikerketa bat abiarazi du, eta Erregeen Jauregi Historikoen Elkarteak bere ikerketa propioa jarri du martxan, lapurretaren arrazoiak jakiteko, segurtasunak akatsa izan zuela onartu ostean.
Londreseko Dorrea hiriko lekurik turistikoenetakoa da, eta XI mende amaieran sortu zuten; garai hartan, Erdi Aroko Londreseko gune nagusi izan zen, eta, besteak beste, honako pertsonaia hauek exekutatu zituzten bertan: Ana Bolena Enrique VIII erregearen emaztea eta Tomas Moro filosofoa.
Gaur egun, Britainia Handiko errege familiaren bitxiak erakusten dituzte bertan, eta Dorrea kartzela zen garaietako tortura-salak bisitatu ahal dira.