Bitxikeriak -

Izua, hegaldian

Iberiako hegazkin bat desinfektatu dute, eskorpioi baten ziztadagatik

Costa Rica-Madril hegaldia egiten ari zirela, eskorpioi batek bidaiari bat ziztatu zuen. Hori dela-eta, Barajasen lur hartu eta hegazkina desinfektatu behar izan zuten.

Iberiako hegazkina Hondarribian (artxiboko irudia). EFE
Iberiako hegazkina Hondarribia
Iberiako hegazkina Hondarribian (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako Airbus 340 hegazkin bat desinfektatu behar egin izan zuten joan den asteazkenean Madrilgo aireportuan, eskorpioi batek badaiari bati ziztada eman eta gero. Costa Rica-Madril hegaldian, hegazkin barruan zegoen eskorpioi batek bidaiari bat ziztatu zuen, eta, protokoloari jarraituz, hegazkina zigilatu egin zuten Barajasen lur hartu zuenean.

Madrilgo aireportuko osasun zerbitzuko kideek ziurtatu zutenez, hegazkinean zihoan emakume suitzar batek eskorpioi baten ziztada hartu zuen besoetako batean. Ospitalera igorri zuten, eta ostiralean bertan eman zioten alta.

Bestalde, eskorpioia aurkitu ahal izateko, hegazkina zigilatu eta, jarraian, desinfektatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea