Aste gutxitan, Euskadik offshore teknologiarako aurreneko urratsak emango ditu. Hau da, itsasoan jarritako aerosorgailuei esker, energia lortzeko urratsak. Orain arte, gure orografiak ez du apustua erraztu. Gure kostaldea sakonegia zen errotak itsas-hondoan finkatu ahal izateko.