Fagor -

Fagor Etxetresnak

Edesako langileek giza katea egingo dute gaur, 'irtenbideak eskatzeko'

Edesako langileak behin betiko erabakiaren zain daude. Gaur, Fagor Etxetresnak kooperatibako Kontseilu Errektoreak bilera egingo du, Basauriko lantegiari buruz erabaki bat hartzeko.

 

Basauriko Edesako langileek itxialdiarekin jarraitzen dute. Argazkia: EiTB
Basauriko Edesako langileek itxialdiarekin jarraitzen dute. Argazkia: EiTB
Basauriko Edesako langileek itxialdiarekin jarraitzen dute. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak kooperatibako Kontseilu Errektoreak bilera egingo du astelehenean, Basauriko Edesa lantegiari buruzko behin betiko erabakia hartzeko. Larunbatean beste bilera bat egin zuten, baina akordiorik gabe amaitu zen bilera, Kontseilu Errektoreak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez. Ezustekorik ezean, enpresak astelehenean jakinaraziko du bere erabakia.

Bien bitartean, Edesako langileak beren etorkizuna ezagutzeko zain daude.

Basauriko Edesa lantegiko langileek azaroaren 5ean hasitako itxialdiarekin jarraitzea erabaki dute, eta konponbideak eskatzeko manifestazio bat egitea aztertzen ari dira.

Halaber, Basauriko langileak Arrasatera joango dira astelehenean Fagor Etxetresnak kooperatibaren itxieraren kontra egingo den giza katean parte hartzeko.

Hartzekodunen konkurtsoa

Aste honetan Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, eta kooperatiba likidatze bidean jarriko da.

Fagor Etxetresnaken Poloniako Mastercook filialak urriaren 31n aurkeztu zuen hartzekodunen konkurtsoa, eta Frantziako Fagor Brant etxeak ordainketak eten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea