Fagor -

Krisia Fagorren

Fagorrek gaur iragarriko du Edesaren inguruan hartutako erabakia

Kooperatibako Kontseilu Errektoreak atzo arratsaldean aztertu zuen Edesaren egoera.

Langileak erabakiaren zain daude. EFE.
Langileak erabakiaren zain daude. EFE.
Langileak erabakiaren zain daude. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Basauriko (Bizkaia) filialaren etorkizunari buruzko erabakia langileei jakitera emango die Fagor Etxetresnakek gaur arratsalden, kooperatibako iturriek jakitera eman dutenez. Bestalde, litekeena da koooperatibak hartzekodunen konkurtsoa gaur ez aurkeztea.

Kooperatibako Kontseilu Errektoreak atzo arratsaldean aztertu zuen Edesaren egoera. Sergio Treviño zuzendari orokorrak iragan astean jakinarazi zien langileei Edesako lantegia ere hartzekodunen konkurtsoan sartuko zela.

Hala ere, langileek Kontseilu Errektorearen azken erabakiari itxaron beharko diote. Gaur arratsaldean bertan jakinaraziko dute Edesako lantegian konkurtsoan sartuko den ala ez.

Bestalde, Fagor Etxetresnakeko iturriek adierazi dute litekeena gaur konkurtsoa ez aurkeztea izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea