Fagor -

FagorBrandt

Fagorren Frantziako filiala lanean hasiko da datorren astean

FagorBrandteko lantegiak asteartean berriz hasiko dira lanean. Horrela, eroslea bilatzeko epea hilabete bat luzatuko dute. Lanean jarraitzeko zenbait eskaintza aztertzen ari dira.

FagorBrandteko langileak lantegiaren kanpoaldean. Artxiboko irudia: EiTB
FagorBrandteko langileak lantegiaren kanpoaldean. Artxiboko irudia: EiTB
FagorBrandteko langileak lantegiaren kanpoaldean. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FagorBrandt, Fagor Etxetresnak kooperatibaren Frantziako filiala, datorren asteartean berriro hasiko da lanean. Horrela, eroslea bilatzeko epea hilabete bat luzatuko dute, konpainiako bozeramaile batek gaur jakitera eman duenez.

Azaroaren 7an ordainketak eten zituen FagorBrandtek, eta orduz geroztik epailearen kontrolpean dago. Filialak lau lantegi eta 1.800 langile ditu Frantzian. Lanean jarraitzeko zenbait eskaintza aztertzen ari dira, baina erosle posibleen berri ez dute eman nahi izan.

Eskaintzak egiteko epea gaur amaitzen zen, baina lantegiak asteartean martxan jarrita epemuga urtarrilaren 17ra arte atzeratuko dute, bozeramaileak azaldu duenez.

Horrela, lanean jarraitzeko talde bat bilatzeko aukera gehiago daude, bozeramaileak erantsi duenez.

Bitartean, FagorBrandteko langileak lanpostuetara itzuliko dira datorren astean. Bankuek eta Estatuak kredituak laga dizkiote biltegian dituzten produktuak berme bezala hartuta.

Guztira, enpresak 15 milioi euro ditu makinak martxan jartzeko. Abenduaren 5ean bezeroei etxetresnak ematen hasi zen, horrela sinatutako kontratuak beteko dituzte Gabonak baino lehen, bozeramailearen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea