Fagor -

Krisia Fagorren

MCCk 'lidergo handia' duen pertsona bat hautatu behar duela dio Tapiak

Sailburu jeltzaleak "errespetu osoa" erakutsi dio Txema Gisasola Mondragon Taldeko zuzendariaren erabakiari, eta Eusko Jaurlaritzak MCCren egungo egoera "aukera" gisa ikusten duela uste du.

 

 

Arantza Tapia eta Josu Erkoreka, Getxoko ekitaldian. EiTB
Arantza Tapia eta Josu Erkoreka, Getxoko ekitaldian.
Arantza Tapia eta Josu Erkoreka, Getxoko ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Mondragon Kooperatiba zuzenduko duen kudeaketa batzordeari eskatu dio "ahalik eta azkarren" taldearen estrategia aurrera eramateko adina lidergo duen buru bat aukeratu behar duela.

Getxon egin ditu adierazpenak Tapiak, Izaro atun-ontzi hozkailuaren bataiatze-ekitaldian. Sailburuak "errespetu osoa" erakutsi dio Txema Gisasola Mondragon Taldeko zuzendariaren erabakiari. Gisasolak kargua utzi zuen, arrazoi pertsonalengatik, eta Tapiak hark egindako lana eskertu du. Gainera, harreman "oso ona" eta "zintzoa" izan dutela azpimarratu du.

Sailburuak Gisasolaren ibilbidea azpimarratu du: "Batera lan egin dugu, guztiontzat urte gogorra izan da, harentzat, batez ere. Eskerrak eman nahi dizkiogu, eta etorkizunerako zorterik onena opa diogu".

Tapiak esan duenez, Mondragon Taldearen egungo egoera "aukera" bezala ikusi nahi du Eusko Jaurlaritzak.

"Taldeak pauso bat eman behar zuen aurrera, etorkizuna sakonki aztertu behar zuen. Orain, kudeaketa batzorde honekin, definizio plan bat aztertuko dutela uste dugu, eta, ahalik eta lasterren, plan hori aurrera eramateko adina lidergo duen buru bat aurkituko dutela", adierazi du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor Edesa etxetresna elektrikoak Eusko Jaurlaritza Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea