Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

Erreformak defendatu ditu Almuniak, 'baina jendea kontuan hartuz'

Kutxabanken kontrolaren inguruan, "kutxak fundazio bilakatzeko aukera" nabarmendu du eta "bankuek kontrol politikoa beharrean, akziodunen kontrola izatea" ona dela uste du.

Joaquin Almunia.
Joaquin Almunia.
Joaquin Almunia.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak lehiakortasuna irabazi duela eta esportazioak hobetu dituela adierazi du Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak, baina "erreformak egiten jarraitu behar da", nabarmendu du. Hala ere, "elkarrizketa sozialik gabe eta jendeari zer egin behar den azaldu gabe ezinezkoa da krisitik ateratzea", horren ustez. Lehiakortasuna eta esportazioak "ongi doaz, baina, zoritxarrez, beste batzuk ez", esan du Radio Euskadin.

Almuniaren arabera, 2013an atzeraldian jarraituko dugu, baina urte bukaerara iristen garen heinean, "hobetuz joango gara". Hala ere, "erreformak egiten jarraitu behar dugu".

Erreskatearen inguruan galdetuta, Olli Rehn Europako ekonomia gaietarako komisarioak "publikoki eta pribatuan ere Batzordean horretarako prest gaudela" esan duela ekarri du gogora.

Bestalde, Europako Batzordeko presidenteordeak banketxeen batasuna defendatu du eta lortutakoa "arrakastatsua" dela uste du. "Irizpide zorrotzagoak egongo dira", esan du eta kontrol gehiago egongo dela uste du, "bankuen kontuen analisi zorrotzagoekin".

Azkenik, Kutxabanken kontrolaz mintzatu da. Kutxek ezin dutela bankuen kontrolaren gehiengoa izan dioen arau bat dagoela nabarmendu du, Espainiaren eta Europako beste herrialdeen artean egindako akordio bat aipatuz. "Iragarpen hori aurrera ateratzeko lege proiektu bat dago", adierazi du, eta ildo honetan, "kutxek fundazio bilakatzeko aukera dute", azpimarratu du. "Osasuntsua da bakuek kontrol politikoa baztertu eta akziodunen kontrolpean egotea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea