Krisi Ekonomikoa -

Sevillan eta Madrilen

Roca enpresak bi lantegitako 486 langileak kaleratuko ditu

Zuzendaritzak sdierazi duenez, erainkuntza sektorearen beherakadak eta krisi ekonomikoak eragin dute erabakia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roca enpresak Alcala de Guadaira (Sevilla) eta Alcala de Henares (Madril) herrietan dituen fabrikak itxi eta bertako 486 langileak kaleratuko ditu, eraikuntza sektorearen eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Zuzendaritzak langileen ordezkariekin Bartzelonan egin duen bilera batean iragarri du erabakia.

Alcala de Guadairako fabrika itxi egingo duela eta bertako 228 langileak kaleratuko dituela azaldu du Rocak komunikatu baten bidez. Alcala de Henaresekoa itxita, berriz, 258 langile kaleratuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea