Krisi Ekonomikoa -

Zergak

Nafarroak PFEZ zerga igo eta Ondarearen gainekoa berreskuratu du

Gainera, Parlamentuak Elkarteen gaineko zerga aldatzea eta Energia Elektrikoaren Sorkuntzaren Balioaren gaineko zerga sortzea onartu du.

Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudi batean.
Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) igotzea, Elkarteena aldatzea, Ondarearen gainekoa berreskuratzea eta Energia Elektrikoaren Sorkuntzaren Balioaren gaineko zerga sortzea onartu du.

PSNk ekimen guztien alde bozkatu du, eta kasu batzuetan UPNren eta Nafarroako PPren babesa izan du, eta beste batzuetan Bildu, NaBai, I-E eta parlamentari independenteena.

UPNren, PSNren eta PPren botoekin onartu da PFEZ zerga eta Elkarteen gainekoa aldatzea, eta gainerako alderdiek kontra bozkatu dute.

Ondarearen gaineko zerga berreskuratzearen alde bozkatu dute, ordea, PSNk, Bilduk, NaBaik, I-Ek eta parlamentari independenteek, eta UPN eta PP kontra agertu dira.

Alderdi guztiek bat egin dute, ordea, Energia Elektrikoaren Sorkuntzaren Balioaren gaineko zergaren sorkuntzarekin.

Errenta altuenak

Hori horrela, 300.000 eurotik gora kobratzen dutenek % 49 ordaindu beharrean, % 52 ordainduko dute; 175.000 baino gehiago kobratzen dutenek, % 49 ordaindu beharrean, % 51; eta % 46,5 ordaindu beharrean % 47 ordainduko dute 53.407 euro eta 88.000 euro artean kobratzen dutenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea