Krisi Ekonomikoa -

Finantza-sektorea

FROBek 4.148 milioi euroko balore negatiboa eman dio Bankiari

Egoera honek arriskuan jarriko lituzke burtsara irtetean haien tituluak salgai jarri zituzten 350.000 akziodun txikiren inbertsioak.

FROBek 4.148 milioiko balore negatiboa eman dio Bankiari. EFE
FROBek 4.148 milioiko balore negatiboa eman dio Bankiari
FROBek 4.148 milioiko balore negatiboa eman dio Bankiari. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza Egonkortasunerako Funtsak 4.148 milioi euroko balore negatiboa eman dio Bankiari. Egoera honek arriskuan jarriko lituzke burtsara irtetean haien tituluak salgai jarri zituzten 350.000 akziodun txikiren inbertsioak.

Asteazken honetan zabaldutako ohar batean, Finantza Egonkortasunerako Funtsak esan du Bankiaren matrizeak, BFAk, 10.444 milioiko ondare-balore negatiboa duela, orain dela hilabete batzuk aurreikusitakoaren (13.000) azpitik.

Mahai gainean balorazio hori izanda, BFA-Bakiak urtea amaitu baino lehen 18.000 milioi euroko laguntza jasoko du diru publikotik, Bruselan hartutako konpromisoak jasotzen duen moduan.

2013 urtearen hasieran, Bankiak murrizketak egingo ditu kapitalean, kapitalaren eta ondare garbiaren arteko oreka lortzeko.

Erabaki horrek eragina izango du akzioaren balorean; egun 0,68an dago, eta, ondorioz, burtsara irtetean haien tituluak salgai jarri zituzten 350.000 akziodun txikiren inbertsioei (3,75 euro ordaindu zituzten titulu bakoitzagatik).

Finantza Egonkortasunerako Funtsaren hitzetan, legedian ezarritako "printzipioak aintzat hartzen ditu": "akziodunak izatea berregituratzearen galerak edo kostuak jasaten dituztenak".

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea