Krisi Ekonomikoa -

Krisia EAEn

Lanetik kaleratzeagatik auzitara jo dutenen kopurua % 30 hazi da EAEn

Bestalde, enpresen kopuruan 10 urte atzera egin dugu EAEn ,eta orain 23 urteko langabezia tasa bera dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia.
Krisia da euskal gizartearen kezka nagusia

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanetik kaleratzeagatik auzitara jo dutenen kopurua % 30,2 hazi da EAEn urtarrila eta iraila bitartean, aurreko urteko datuak kontuan hartuta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera.

Espainia osoan 109.278 auzi-eske egon dira, % 24,6 gehiago, bi urtez jarraian gora eginez.

Erkidegoka, Extremaduran (% 74,9), Nafarroan (% 58,5), Gaztela-Mantxan (% 82,8) eta Kantabrian (% 51,8) hazi dira gehien auzi-eskaerak.

Langabezia tasa, orain 23 urteko bera

Euskal enpresei dagokienez, orain 10 urteko kopuru bera dugu egun EAEn, eta langabezia tasa orain 23 urteko bera da, Confebasken datuen arabera.

Atzeraldia dela eta, ekonomia zenbat jaitsi den zehazteko bederatzi adierazlerekin eginiko ikerketa bat egin du Confebaskek eta BPGaren kasuan, sei urte atzera egin dela egiaztatu da.

Enpleguari dagokionez, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak zazpi urte egin du atzera. Hau da, % 9,3 egin du behera eta 2005. urteko mailan dago egun EAE.

Inoiz egon den langabe kopuru handiena dago 2012an, eta 2013an okerragoa izango da. Krisia hasi zenetik 100.114 langabe gehiago daude EAEn (1989an bezala)

Enpresen kopurua % 9 jaitsi da; 6.109 enpresa gutxiago daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea