Krisi Ekonomikoa -
KPI
Inflazioa ez da aldatu abenduan eta % 2,9an itxi du 2012a
Urtarrilaren 15ean jakinaraziko dute behin betiko datua, eta baieztatzen bada, 2010eko mailan geratuko da inflazioa.
Urte arteko inflazioa ez da mugitu abenduan eta % 2,9an itxi du 2012a, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) zabaldutako Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren arabera.
Urtarrilaren 15ean jakinaraziko dute behin betiko datua, eta baieztatzen bada, 2010eko mailan geratuko da inflazioa.
2007an krisia hasi zenean inflazioa % 4,2raino igo zen, 2006ean % 2,7an geratu ondoren.
INEk ez du zehaztu zein produktu garestitu edo merketu den.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea