Krisi Ekonomikoa -

Doitasuna Europan

NDFko ekonomialari nagusia:'Murrizketak gomendatzean huts egin genuen'

Olivier Blanchard zorrotza azaldu da Nazioarteko Diru Funtsaren paperarekin, "murrizketa ekonomikoek hazkundearekin amaitu dute, eta hori ez genuen aurreikusi".

Nazioarteko Diru Funtsako bilera baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Nazioarteko Diru Funtsako bilera baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Nazioarteko Diru Funtsako bilera baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murrizketak ezartzeko Europako Gobernuei Nazioarteko Diru Funtsak egindako gomendioa gogor salatu du Olivier Blanchard erakunde honetako ekonomialari nagusiak. Blancharden arabera, "murrizketak gomendatzean huts egin genuen, hauek hazkundea eten dutelako, eta hori ez genuen aurreikusi".

'Hazkunde-aurreikuspenetan eta Biderkatzaile Fiskaletan izandako akatsak' izeneko txostena zabaldu zuen ostegun honetan Nazioarteko Diru Funtsak. Gobernu baten gastua duen eragina eta zergen igoerak herrialde baten emaitza ekonomikoetan izan ditzakeen ondorioak izan dituzte aztergai Blanchardek sinatutako txosten honetan.

Nazioarteko Diru Funtsako zuzendaritzak ez du babestu txostenak jasotakoa. Sarritan NDFk hartutako neurriekin zorrotza agertzen diren hainbat txostenak argitaratu ohi ditu erakunde honek. Kasu honetan, NDFko ekonomialari nagusiak sinatutako txostena da.

"Aurreikuspenek ez zuten langabeziaren igoera eta barne eskariaren murrizketa aintzat hartu", salatu du Blanchardek eta Daniel Leighek (txostenaren beste egilea). Europako Gobernuei murrizketak gomendatzean, Nazioarteko Diru Funtsak huts egin zuela azpimarratu du ekonomialari honek. Greziaren kasuan, esaterako, gastuan murrizketak egin ziren arren, zorraren hazkundea uste baino handiagoa izan da, hainbat ikerketek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Batasun europarra NDF Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak