Krisi Ekonomikoa -
Greba orokorra
U-27ko grebalari batzuen kontrako epaiketa gelditzea eskatu dute
Pikete bat osatzen zuten Gernikan eta ia lau urteko kartzela-zigorra eskatzen dute haien kontra.
Erredakzioa
Ostegun honetan epaituko dituzte 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean Gernikan izan ziren 18 auzipetuak. Fiskalak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du bakoitzarentzat.
Sindikatuek argi dute prozesu hau lan sindikala kriminalizatzeko beste saiakera bat besterik ez dela. Hori dela eta, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Bilbon eginiko agerraldian Ertzaintzak egun hartan izandako jarrera oldarkorra eta martxan jarri duten prozesu judiziala salatu dituzte.
2011ko urtarrilaren 27an pikete informatibo bat identifikatu zuen Ertzaintzak Gernikan eta orain, fiskalak zigorra eskatu du 18 lagun horientzat.
Gizartearen erantzuna isilarazteko beste modu bat dela argudiatuta, sindikatuek epaiketa bertan behera uzteko deia egin dute.
Inputatuei elkartasuna adierazteko, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean ostegunean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko dei egin diete herritarrei.