Krisi Ekonomikoa -

Altsasuko lantegia

Sunsunegi enpresak hartzekodunen aurre-konkurtsoa aurkeztu du

Altsasuko enpresako zuzendaritzak eta Sodena enpresa publikoak hartutako erabakiaren berri eman diote ostiral honetan enpresa-batzordeari. Hala ere, oraindik lana dagoela azpimarratu dute langileek.

Sunsundegiko enpresa-batzordeak itxiera ekiditeko eskatu du. Argazkia: EITB
Sunsundegiko enpresa-batzordeak itxiera ekiditeko eskatu du. Argazkia: EITB
Sunsundegiko enpresa-batzordeak itxiera ekiditeko eskatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Sunsundegi Altsasuko enpresaren hartzekodunen aurre-konkurtsoa aurkeztu du. Enpresa-zuzendaritzak eta Sodena enpresa publikoak hartutako erabaki honen berri eman diete ostiral honetan langileei.

Sunsundegik 36 milioi euroko zorra du, eta ondorioz, enpresa bideragarria ez dela dio zuzendaritzak. Hala ere, ordezkari sindikalek diotenez, erabaki honen atzean ez daude arrazoi ekonomikorik. Halaber, lantegian oraindik lana dagoela azpimarratu dute.

"Enpresa hondotik atera zutenean, erabaki politikoa izan zen", adierazi du Alberto Dueñas ELAko ordezkari sindikalak, "oraingoan ere erabaki politikoa delakoan nago".

Ondorioz, Sakanako enpresarik handienaren itxiera saihesteko deia egin diote alderdi politikoei, zonaldean hondamen handia ekarriko lukeelako. "Sakanako zonaldeari heriotza zigorra ezartzea izango litzateke", ondorioztatu du Dueñasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea