Krisi Ekonomikoa -

Foru araua

Gipuzkoako EAJ krisiaren kontrako egitasmo bat lantzen ari da

EAJk idatzitako dokumentua lurralde osoko sare sozioekonomikoari helarazi omen diote. Datorren asteetan bilerak egingo dituzte eragileekin, martxorako behin betiko testua izateko.

Markel Olano. Argazkia: Efe
Markel Olano.
Markel Olano. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako EAJk krisiaren kontrako egitasmo bat osatzeko prozesua abiatu du, eta azken helburua foru araua izatera iristea izango da. Enplegua sustatzeko, enpresen finantziaziorako funts bat sortzeko eta enpresa txiki eta ertainei finantziazioa lortzeko mekanismoak emateko helburua izango du EAJren proposamenak.

Donostian emandako prentsaurreko batean Joseba Egibarrek eta Markel Olanok azaldu dutenez, hasierako txostena lurralde osoko sare sozioekonomikoari helarazi diote, eta datorren asteetan bilerak egingo dituzte eragileekin, martxorako behin betiko testua izateko.

Besteak beste, enplegua sustatzeko neurriak hartzea, Gipuzkoako enpresentzako diru-funtsa sortzea eta enpresa txiki eta ertainei finantziazioa lortzeko mekanismoak ematea dira jeltzaleen proposamenaren zutabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea