Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Jaurlaritzak gasolindegietako langileen ordezkariekin hitz egingo du
Bizkaiko gasolindegiek 37. greba eguna dute gaur. Eusko Jaurlaritzak, patronalarekin hitz egin ostean, langileekin negoziatuko du gaur.
Erredakzioa
Bizkaiko gasolindegietan aurrera segitzen du mugarik gabeko grebak. Auziak ez atzera ez aurrera segitzen du, eta Jaurlaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak gaurko bitartekaritza bideratu nahian.
40 egun beteko ditu gaur Bizkaiko gasolindegien grebak. Epe luze honetan ez da hurbilketarik izan patronala eta sindikatuen artean eta hori dela eta, Eusko Jaurlaritza bigarren aldiz batzartuko da gaur sindikatuetako ordezkariekin. Gatazka konpontzeko bidean, gaurko bilera aurrerapausoa izatea espero dute sindikatuek eta azpimarratu dute haien jarrera ez dela itxita, dena negoziatu daitekeela.
Lan hitzarmen probintzialari eustea eta lan erreforma ez aplikatzea eskatzen dute sindikatuek.
Pasa den astean egin zuen lehen bilera-sorta Eusko Jaurlaritzak, eta baliteke gaur proposamenen bat egitea; izan ere, lehen erronda horren ostean, Juan Mari Aburtoren Enplegu Sailak adierazi baitzuen alde guztien iritziak entzun eta gero, balizko konponbidea plantea lezakeela.