Krisi Ekonomikoa -

Justizia

Ibarra: 'Murrizketek luze jotzen badute, epaiketak eten beharko dira'

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak ohartarazi duenez, aste batzuk barru epaiketak bertan behera gera litezke, ordezkoei ordaintzeko aurrekonturik ez badago.

Juan Luis Ibarra Bakartxo Tejeriarekin
Juan Luis Ibarra Bakartxo Tejeriarekin
Juan Luis Ibarra Bakartxo Tejeriarekin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Ministerioak ordezko epaileen lana ordaintzeko aurrekontua handitzen ez badu baliteke ''datozen asteotan'' Euskadiko epaitegietan epaiketak eten behar izatea, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak ohartarazi duenez.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin egin duen bileran hitz egin du Justizia arloko murrizketez Ibarrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, 2012an 1,1 milioi eurokoa zen ordezko epaileak kontratatzeko aurrekontua, baina 2013rako 400.000 euro baino ez ditu bideratu Ministerioak. Erabaki horren kontra helegitea jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.

Ordezkoen gabezia karrera-epaileek betetzen dutela nabarmendu du Ibarrak, eta, lan hori egiteko epaile horiek beren epaitegiak albo batera utzi behar izaten dituztela salatu du. ''Aste batzuetan zehar'' ordezkoen lana betetzeko prest daude epaileak, Ibarraren hitzetan, baina hortik aurrera epaiketak bertan behera gera litezke.

Ohiko etxebizitzen etxegabetzeak ez dira egiten ari

Ibarrak azaldu duenez, dagoeneko ez dira ohiko etxebizitzen etxegabetzeak egiten ari Euskadin, neurri judizialei eta hainbat administrazioek egindako bitartekaritzei esker.

Ibarrak azaldu duenez, pertsona guzti horiek doako laguntza juridikoa bermatuta dute, eta bankuekin eta aurrezki kutxekin bitartekotza prozesu guztiak "errendimendu osoan" daudela gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak kasu horietarako martxan jarritako erakundean eskatzen duten herritar guztientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusia