Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

'Madrilgo politikekiko jarrera otzana' duela egotzi dio Mintegik EAJri

EH Bilduren bozeramaileak ohartarazi duenez, " ez badituzte Madrilen datuak zalantzan jartzen", Jaurlaritzari "miseria banatzea" egokituko zaio.

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea.
Madrilgo politikekin 'permisiboa' izatea leporatu dio Mintegik EAJri

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak "Madrilgo politiken aurrean jarrera otzana" izatea leporatu dio EAJri, eta ohartarazi duenez, " ez badituzte Madrilen datuak zalantzan jartzen", Jaurlaritzari "miseria banatzea" egokituko zaio.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, EiTBk asko kezkatzen du "gai estrategikoa" delako, eta erakunde publikoa "duela 30 urte ezarritako printzipioetara itzultzea eta euskal kultura eta euskara sustatzea eta gizartearen kohesioa bilatzea" eskatu dio.

Bestalde, Hugo Chavez "bere buruarekin eta herriarekin konprometitutako gizon bat" izan zela goraipatu du, eta "begi europeistekin" ez begiratzeko deia egin du. "Justizia soziala lortzeko, aberastasuna banatzeko eta boteretsuei aurre egiteko egin zuen esfortzuarekin geratzen naiz", azpimarratu du.

Aurrekontuei dagokienez, Mintegik esan du EH Bilduk ez dakiela zer bozkatuko duen, aurrekontuen berri zehatzik ez dutelako oraindik, baina Jaurlaritzak aurkeztu dituen lerro nagusiak ez omen datoz "inolaz ere" bat koalizioak aldarrikatzen duenarekin, "kontrakoa hain justu".

Horren harira, Jaurlaritzak lanaldia luzatu izana kritikatu du, izan ere, EH Bilduk "lana eta aberastasuna banatzea" aldarrikatu izan du. "Pertsona gutxiagok gehiago lan egitea proposatzen dute, guk pertsona gehiagok lan egitea proposatzen dugu", berretsi du.

Mintegik "Madrilgo politiken aurrean jarrera otzana" izatea leporatu dio EAJri eta ohartarazi duenez, " ez badituzte Madrilen datuak zalantzan jartzen", Jaurlaritzari "miseria banatzea" egokituko zaio.

Testuinguru horretan, "guraizeak sartu beharrean" hasierako planteamendua, 1.200 milioi euro gutxiago izango direla, "zalantzan" jartzea eskatu du.

"Ez dugu pentsatzen horrela izan behar dela, planteamendu hori Bruselatik eta Madrildik datorren inposaketa baten ondorio delako. Zergatik onartzen da Estatuak EAEri zor dion diruari, 800 milioi euroei, uko egitea, Kupoaren bidez? eta zergatik onartzen da Madrili kupo bidez 812 milioi euro ordaindu behar izatea aurreko Espainiako Gobernuak kopuru hori % 40 txikiagoa izan zitekeela aurreratu bazuen?", galdetu du buruzagi abertzaleak.

Bakegintza

Bakegintzari dagokionez, EH Bilduren bozeramaileak gogor kritikatu du ETAren eta Gobernuaren artean Norvegian izan ziren negoziazioen inguruko "informazio falta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea