Krisi Ekonomikoa -

Saio monografikoa

Lan-erreforma bertan behera uztea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Hazkunde ekonomikoa sustatzeko eta langabeziaren aurkako neurriak eztabaidatzeko saio monografikoa egin du Gasteizko Ganberak, PSEren ekimenez. Talde politikoek 249 proposamen auzketu dituzte.

Legebiltzarraren saio monografikoa. EITB
Legebiltzarraren saio monografikoa. EITB
Legebiltzarraren saio monografikoa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-erreformak langileen kaleratzeak erraztu eta lan-harremanak okertu dituela salatu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta erreforma indargabetzea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Talde politiko guztiek aldeko botoa eman dute, PPk izan ezik.

Hazkunde ekonomikoa sustatzeko eta langabeziaren aurkako neurriak eztabaidatzeko saio monografikoa egin du gaur Gasteizko Ganberak, PSEren ekimenez. Talde politikoek 249 proposamen auzketu dituzte.

Euskadin langabe kopuru handiena (178.006, Enplegu Ministerioaren arabera) dugun unean saioa monografikoa egin du Legebiltzarrak.

Lan-merkatuaren erreforma bertan behera uzteko eskatu dute sozialistek, "lanpostuak sortzetik urrun dagoelako, eta langileen kaleratzeak erraztu eta lan-harremanak okertu dituelako". EAJk eta EH Bilduk proposamena babestu dute, eta ekimena aurrera atera da, nahiz eta PPk kontrako botoa eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea