Krisi Ekonomikoa -

Bitartekariaren proposamena

Greba etengo duen akordioa sinatu dute Iberiak eta sindikatuek

Proposamen berriari esker, 666 kaleratze gutxiago izango dira, eta, guztira, beraz, 3.141 izango dira. Halaber, lan-erregulazio plana 2015a arte luzatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako zuzendaritzak eta langileen gehiengoa ordezkatzen duen sindikatuek lan gatazka konpontzeko izendatutako bitartekariaren proposamena onartu dute, eta akordioa sinatu dute. Hala, bertan behera geratuko da Iberiako langileek deitutako greba.

Sinatutako akordioari esker, 666 kaleratze gutxiago izango dira Iberian, eta, guztira, beraz, 3.141 lagun kaleratuko dituzte, langile guztien % 16. Halaber, lan-erregulazio plana 2015a arte luzatuko dute.

Asteazken honetan sinatu dute bi aldeek akordioa, Sustapen Ministerioan. Zehazki, CC.OO., UGT, Sitcpla, Asetma, USO eta CTA-Vuelo sindikatuek onartu eta sinatu dute plana. Sepla pilotuen sindikatuak akordioa ez sinatzea erabaki du, proposamena aztertzeko denbora gehiago behar duelako, baina, hala ere, ez du lanuzteekin aurrera egiteko asmorik.

Greba bertan behera

Akordioari esker, bertan behera utziko dute datozen egunetarako deituta zauden bost greba egunak (martxoaren 18tik 22ra bitartean). Otsailaren 18an abiatu zuten sindikatuek greba, eta, orduan, 15 greba egun deitu zituzten, baina, azkenean, 10 bakarrik egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea